Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2018 API 23      BUENOS DATOS EN MARZO DE PERNOCTACIONES Y VIAJEROS

DONOSTIAKO TURISMOA DESESTAZIONALIZATZEN ETA NAZIOARTEKO BIHURTZEN ARI DA

Turistas en Donostia

Turistas en Donostia

Donostia eta Gipuzkoak hazkunde handiena izan dute martxoan. Gipuzkoako turismoaren %57,2ak Donostian lo egiten du.

Ernesto Gasco Donostiako lehen alkateorde eta Turismo zinegotziaren arabera, “datuak garrantzitsuak dira, Aste Santua Estatuko turistak erakartzen dituen garaia baita; baina, Donostiaren kasuan, hazkunderik handiena, hots, %26koa, nazioarteko hiritarrena izan da. Aste Santuaren fenomenoa kontuan hartuta, gure turismoa urtaro jakin batzuekin ez lotzea eta nazioartekotzea lortzen ari gara. Mundu guztiko pertsona ugarik bisitatzen gaituzte, Aste Santua izan edo ez, oporrak izan edo ez… beraiek garai horretan ez baitituzte”.

EUSTATek martxoan argitaratutako datuen arabera, hiriburu guztiek hazkundea izan dute, baina kontuan izan behar da, Aste Santua aurten martxoan izan dela, eta joan den urtean, aldiz, apirilean. Ernesto Gascok hurrengoa adierazi du “Donostia Euskadi osoan lekurik erakargarriena bezala indartzen ari da turistak erakartzeko garaian. Atzerritarren sarrerak, oporrak ez dituzten arren, %26 igo dira Donostian. Datua oso garrantzitsua da eta gure apustua bide onean doala erakusten du, hazkunde leun eta iraunkorraren alde, sektoreko milaka lanpostu bermatuz”.

Hiru hiriburuen artean, Donostia da martxoan hazkunderik handiena izan duena (%25,8), Bilboren (%16,1) eta Gasteizen (%11,5) igoerekin alderatuta. Hotelen logelen errentagarritasuna, halaber, Donostian mantendu egin da (63,3 euroko RevPar-arekin). Ernesto Gascoren hitzetan “Gure hotelen logelen errentagarritasuna mantentzen dela ere aipagarria da. Aurtengo eta joan den urteko Aste Santuetako datuak alderatzen baditugu, balantzean aipatu genuen bezala, datuen eboluzioa leuna izan da, %0,9ko jaitsiera txiki batekin. Horrela, Donostiak egonkortasuna mantentzen du sektorean, eta Donostia eta Gipuzkoako datuak Bizkaia eta Arabakoetatik urrun kokatzen dira”.

Hilabete honetako datuak, berriro ere, bat datoz Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Turismo Gida-Planaren lan ardatzekin – desestazionalizazio, nazioartekotzea, hiriaren benetakotasuna eta iraunkortasuna.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE