Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 UZT 20

DONOSTIAK 13 INSTALAZIO FOTOVOLTAIKO BERRI JARRI DITU NEXT FUNTSEN BABESEAN

Donostiako Udala 13 instalazio fotovoltaiko jartzen ari da hainbat udal-zentrotan, energia-eraginkortasuna hobetzeko eta udal-eraikinetan energia berriztagarriak ezartzeko estrategia barruan.

Marisol Garmendia Ekologiako zinegotziak adierazi duenez, "13 eguzki-instalazio fotovoltaiko horiek orain jartzen ari dira, eta prozesu osoa 2023. urtea amaitu baino lehen amaituko da. Instalazio horiek Europar Batasuneko Next Generation funtsetan sartu ditugu, kasu honetan Energiaren Euskal Erakundeak kudeatzen dituen funtsetan. Eguzki-plaka horien aurrezpen ekonomikoa urtean 122.537 eurokoa izatea aurreikusi da, atmosferara urtean 171 tona CO2 isurtzea saihestuz, urtean 836.545 kW/h-ko energia-ekoizpenarekin."

Kasu guztietan, instalazioak eraikinen estalkietan integratzen dira, eta horien artean daude Igeldo, Orixe-Urgull, Zuhaizti, Aiete, Amara Berri, Morlans, Aitor ikastetxeak, Pio Baroja, Manteo, Paco Yoldi kiroldegiak, Bidebietako frontoia, Urdanetako udal-bulegoak eta Portuetxeko brigadak.

Kasu askotan, energia horren ekoizpenaren onurak instalazio desberdinei lotutako zerbitzu eta lokalei dagozkie. Adibidez, Pio Baroja kiroldegian jarritako plakek sortzen duten energiaz baliatzen dira, portzentaje desberdinekin, Aieteko kultur etxea eta jauregia edo Morlanseko bidegorriaren tunela.

Erakunde publiko handi gisa, Donostiako Udala energia-kontsumitzaile handia da, eta, beraz, energia garbia eta agortezina sortzea hazkundea eta garapena eraginkorragoak eta iraunkorragoak izateko irtenbide gisa aurkezten da.

Osasun eta Ingurumen Saila energia-sistema bat sustatzen ari da. Sistema horretan, eraikinaren kontsumo elektrikoaren zati handi bat eguzki-energia fotovoltaikoan oinarritzen da, autokontsumoa eginez, energia-kontsumoa, energia-faktura eta berotegi-efektuko gasen emisioak murriztuz.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE