Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2021 UZT 12

DONOSTIAK ETA BIARRITZEK TURISMOA SUSTATZEKO BATERAKO ESTRATEGIAREN ALDEKO APUSTUA EGIN DUTE

Uztailaren 14tik abuztuaren 31ra bitarte, zuzeneko autobus batek bi hiriak elkartuko ditu 60 minututan, joan-etorria 10 €-ko prezioan.

Donostiako eta Biarritzeko turismo-erakundeek hilabeteak daramatzate ezaugarri komun ugari dituzten bi hiri marka turistiko bakarraren pean elkartuko dituen sustapen turistikoko lankidetza eta estrategia komuna lantzen. Bisitari berrietara iristea eta elkarren arteko indarrak bateratzea du helburu egitasmoak. Lehen ekintzak uztailaren 14tik aurrera jarriko dituzte abian “Donostia - Biarritz- Bi hiri, gune bakarra†turismo-marka berria abian jarrita. Gainera, bi hiriak 60 minutuan elkartuko dituen zuzeneko autobusa jarriko da abian eta www.sansebastianbiarritz.com domeinuan webgune bat sortu dute elkarrekin.

Helburua bi hiriak epe luzera begira elkarrekin bultzatzea da, helburu diren nazioarteko publikoak zabalduta eta desestazionalizazioa sustatuta. Donostiako Turismo Jasangarriko zinegotziak, Cristina Lagék, adierazi du “6 hilabete daramatzagula proiektu honen inguruan lanean eta legealdiaren hasiera-hasieratik genuen ibilbide-orrian jasota. Donostia eta Biarritz prestigio handiko marka turistiko gisa bateratzea izan da asmoa, helburu komunarekin: Europako iparraldeko eta Asiako bisitariengana iristea eta gure turismogunez goi-denboralditik kanpo gozatzea. Bestalde, gertuko bisitariei batez besteko egonaldia luzatzea ahalbidetuko lukeen turismogune komuna eskaintzea du helburu. Horretarako, eskaintza anitzagoa jasotzen du, ahaidetutako bi hirien arteko kultura, gizarte eta ekonomia arloko truke eta mugimenduari balioa emandaâ€.

Bi estatutan kokatuta egon arren, bi hiriak elkarren ondoan dauden hiriak eta nazioartean ezagunak diren 2 turismogune dira. Elkarrengandik ordubetera baino gutxiagora daude eta oso eskaintza anitza eskaintzen dute. Gainera, elkartzen dituzten ezaugarri komun ugari dituzte (gozatzeko erraza den bizimodua, euskal kultura eta hizkuntza). Glamourrean sartuta dauden eta honako hauen guztien erakusgarri argiak diren bi hiri dira: Belle Époque garaia, goi mailako gastronomia, kostaldea eta surfa, erosotasuna eta distantzia laburrak. Gainera, hiri bakoitzaren nortasuna finkatzen duten eta elkar osatzen dituzten ezberdintasunak ere badituzte.

Turismo arloko sustapena hiri-turismogune txikiak edo ertainak nahi dituzten, naturari (itsasoa, mendia...) garrantzi handia ematen dioten edo bizi-kalitate handiko kultura arloko turismoguneak, kirol-esperientziak, ongizatea, gastronomia, premium zerbitzuak eta abar bilatzen dituzten esperientziazko bidaiariei zuzenduta egongo da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE