Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2023 MAR 14

FRANTZIAKO PASEALEKUKO DANTZARIEN ESKULTURARI ERASO BERRIA

Dantzarien marmolezko eskultura Euskadi plazan dago, Frantzia pasealekuaren hasieran, eta ekintza bandalikoa egin dute berriro, erdiko irudiaren besoa kendu baitiote.

Florentziako Antonio Frillik egindako eskultura da. Hiru gazte irribarretsu irudikatzen ditu, dantza egiten eta musika-tresnak eramaten. 1911n, Donostiako Udalak eskultura hori enkargatu zuen Alderdi Ederren jartzeko, ordura arte argi-iturri batek okupatutako leku batean. Bi urte geroago, eskultura Boulevardera pasa zen, eta 1955ean Euskadi Plazara lekualdatu zen, eta geroago egungo kokalekura. Eskultura PEPPUCen sartuta dago.

Marisol Garmendia alkateorde sozialistak gaitzetsi egin du ezer errespetatzen ez duten barbaro eta gizalegerik gabeko batzuen ekintza tamalgarria, ondare publiko diren artelanak suntsitzen jarraitzen baitute, Donostiako herritarren ondare direnak.

Udalak kaltetutako eskultura zaharberrituko du

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE