Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 UZT 14

GARMENDIA: "LOIOLAKO KUARTELETAKO LURSAILETAN EZIN ZAIO ETXEBIZITZA PUBLIKOEN GARAPENARI UKO EGIN. EZIN DUGU AMORE EMAN"

Donostiako Sozialistak taldeko bozeramaile Marisol Garmendiak Loiolako Kuartelen lursailetan etxebizitza publikoen garapen garrantzitsu baten aldeko apustua egiten jarraitzeko beharra defendatu du. Eremu horretan etxebizitza publikoa eraikitzea uko egin ezineko helburua da, Donostiako herritarren etxebizitza-eskaerari, batez ere gazteenei, irtenbideak emateko.

Bozeramaile sozialistaren arabera, "epaiak ez du etxebizitza publikoa garatzea eragozten. EAEANren epaian oinarrituta proiektua birplanteatu behar bada, ekin diezaiogun lanari, birplanteatu eta egokitu egiten da. Gaurtik lan egin behar dugu etxebizitza publikoaren ezinbesteko garapena eta egokitzat jotzen den ondarearen babesa uztartzeko modua bilatzeko. Bi alderdi horiek ez dute bateraezinak izan behar."

"Epaia ezustekoa da, baina ezin dugu amore eman", esan du Marisol Garmendiak. "Egin beharrekoa egin behar dugu eremu horretan donostiarrentzat beharrezkoa den etxebizitza publikoaren garapena egon dadin. Epaiak hasieran aurreikusitakoa berregokitzea behartzen duela? Bada, doitu egiten da, negoziazioaren alderdi guztiak doitu beharko diren bezala, baina ezarritako helburuari uko egin gabe: Loiolako Kuarteletan, etxebizitza publikoa."

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE