Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 UZT 19

ILLUNBE DISUASIOKO APARKALEKUA IZANGO DA AURTENGO UDAN ERE ETA HIRIGUNERA JOATEKO DOAKO AUTOBUSA IZANGO DU

Gaurtik aurrera, uztailak 19, abuztuaren 31ra bitartean, Ilunbeko aparkalekua Donostiako hirigunearekin lotuko duen autobus zerbitzua jarriko da abian. Bi zerbitzuak doakoak izango dira eguneko bisitarien mugikortasuna errazteko. Hala, haien esperientzia hobetuko da; eta, gainera, hirigunera sartzen den auto kopurua gutxitu eta tokiko merkataritzan kontsumoa bultzatuko da
Cristina Lagé y el director de Basquetour, Daniel Solana

Cristina Lagé y el director de Basquetour, Daniel Solana

Donostia Turismoaren ardatz nagusietako batzuk jasangarritasuna, donostiarren eta bisitarien arteko oreka eta hiriko mugikortasuna hobetzea dira. Testuinguru honen baitan sortu da Dbusek eskainiko duen doako lotura-autobusa abian jartzeko plana. Autobusak Illunbeko aparkalekua hirigunearekin lotuko du uda honetan.

Turismo Jasangarriko zinegotziak, Cristina Lagék, azpimarratu duenez: “Dagoeneko sendotuta dagoen zerbitzua da, eta hiriko bisitari askok ezagutzen eta estimatzen dute. Autobus honek funtzionatu zuen azken udan, 2020an, 14.000 erabiltzaile izan zituen, eta aurreko Gabonetan, 2.700 pertsonak erabili zuten. Zalantzarik gabe, garraio-aukera ona da hiriko erdiguneko trafikoa saihestea erabakitzen dutenentzat, beren autoak Illunbeko aparkalekuan aparkatuz, Dbusek horretarako duen autobusaren bidez sartzen baitira bertara. Hondartzetan bainulari asko biltzen diren honetan, jazzaldia edo Aste Nagusia gerturatzen ari den honetan, autobus hau oso tentagarria izango da gure hirira hurbiltzen direnentzat eta hirigunera eroso joan nahi dutenentzat.â€

Donostia Turismoaren, San Sebastian Shopsen - Eusko Jaurlaritzako, Turismo, Merkataritza eta kontsumo Sailaren bitartez -, Basquetourren eta Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailaren eskutik jarri da martxan ekimena hau eta eguneko bisitarien joan etorriak dinamizatzen lagunduko duten doako autobusaren eta aparkaleku-zerbitzuaren bidez, merkataritza eta turismoa bultzatu nahi dituzte.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE