Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2023 URT 11      PROPUESTAS PARA MEJORAR LA CIUDAD

MARISOL GARMENDIAK HERRITARREN PROPOSAMENAK JASOKO DITU BERE HAUTESKUNDE-PROGRAMAN SARTZEKO

PSE-EEren Donostiako alkategaiak hainbat komunikazio-bide ireki ditu donostiarrek beren ekarpenak egin ditzaten, bai hainbat auzotan aurrez aurre egingo dituzten topaketetan, bai web orriaren bidez, baita hiritarren postontzietan banatuko den inprimaki baten bidez.
Producto Producto Producto

Herritarrei ahotsa eta protagonismoa emateko helburuarekin, Marisol Garmendiak proposamenak, ideiak eta proiektuak entzuteko eta biltzeko prozesu bat martxan jarri du, datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako PSE-EEren hauteskunde programa zehazteko balioko duena. Proposamenak, Donostiako hainbat auzotan bizilagunekin egingo diren topaketetan aurrez aurre aurkezteaz gain, hirian zehar postontzietan jarriko den inprimaki baten bidez aurkeztu ahal izango dira. Inprimakia doan bidali ahal izango dute, eta bertan bakoitzaren iradokizunak eta proposamenak azaldu ahalko dituzte. Proposamenak hautagai sozialistari helarazteko beste modu bat bere web orriaren bidez izango da: www.marisolgarmendia.eus.

Marisol Garmendiak, Donostiako hautagai sozialistak, adierazi duen bezala “gure programa Donostiako herritarren benetako beharrei lotuta egotea nahi dugu. Auzo bakoitzak ezaugarri bereziak ditu, eta hobekien ezagutzen dituztenak bertako auzotarrak dira. Haien ekarpenak, iritziak eta kritikak oso lagungarriak izango zaizkigu hiriaren errealitateari lotutako hauteskunde-programa bat osatzeko. Donostia auzo guzti-guztiek osatzen dute, eta horiek ezinbesteko elementuak dira gizartearen oreka eta kohesiorakoâ€.

“Hiria guztion artean egiten dugu, egunez egun, gure auzoetatik, gure familietatik, kuadrillatik, lanetik edo negoziotik. Pertsonentzat gobernatu nahi dut, donostiarrentzat, eta, horretarako, hurbiltasunez eta apaltasunez entzun behar da. Horixe egingo dugu proposamenak bilduz eta gure programan erantzuna emanezâ€, adierazi du Garmendiak.

Era berean, PSE-EEren Donostiako alkategaiak adierazi duenez, “Donostiak kolore eta herritarren energiaz distiratzea nahi dut, auzo guztietan ongizatea, segurtasuna, aurrerapena, gizalegea, kultura, kohesioa eta gizarteratzea handitzeko. Eta gure programaren proposamenei aurre eginez lortuko dugu, izan ere, pertsonak, donostiarrak, gure politiken erdigunea diraâ€, Garmendiaren esanetan.

Kanpaina honetan, auzo bakoitzak hiriaren puzzlea osatzen duen kolorezko pieza bat ordezkatzen du. Marisol Garmendia hautagai sozialistak, Donostiako hainbat eremutara egingo dituen bisitetan (urtarrilaren 13an hasiko dira, ostirala, Altzan), topagune fisiko bat egongo da, bertaratzen diren herritarrek ekarpenak egin ahal izateko. Pieza horietan iradokizunak idatzi eta proposamenak eta eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte. Marisol Garmendiak maiatzeko hauteskundeetara aurkeztuko duen programaren oinarria izango dira.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE