Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2018 MAI 22

ALKATEORDETZAK ADIMEN TURISTIKOA HIZPIDE IZANGO DUEN MAHAI-INGURUA ANTOLATU DU TME-KO KONTSEILU EXEKUTIBOAREN BAITAN

Adimen turistikoaren erabilera egokiaren ikuspegi eta esperientzia desberdinak eskaintzea da helburua, betiere, pertsonen zerbitzura jarri eta turismoguneko, herritarren eta bisitarien garapen eraginkorragoari eta jasangarriari laguntzeko
Harkaitz Millan (Basquetour), Ernesto Gasco y Manu Narvaez

Harkaitz Millan (Basquetour), Ernesto Gasco y Manu Narvaez

TMEren (Turismoaren Mundu Erakundea) Kontseilu Exekutiboko bileran, Alkateordetzak, Donostia Turismoa & Convention Bureauren bidez eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin elkarlanean, mahai-ingurua antolatu du adimen turistikoaren erabileraren inguruan eztabaidatzeko. Adimen turistikoa kudeaketa estrategikoko tresna da eta “big data” izenekoa turismoguneek aurre hartu eta herritarren eta bisitarien beharrak hobetu ahal izateko informazio bihurtzen du.

“Adimen Turistikoa: Hirien Kudeaketa eta Berrikuntzarako Gakoak" izenburupean, adimen turistikoa erabiltzeko moduari buruz eztabaidatu nahi da, betiere, pertsonen zerbitzura egon dadin eta turismogunearen garapen iraunkorrari lagun diezaion. Adimena eta datuen ezagutza kontzeptuak oinarri dituen kudeaketa-tresna horiek behar bezala erabiltzearekin lotutako ikuspegi eta esperientzia ugariak eskaintzea da ekimenaren helburua, baina baita horren erabilera egokiak elkarrekin egindako gobernantza hobearen alde eskain ditzakeen aukera mugagabeak ezagutzea ere. Gaur egun, turismoaren kudeaketa egokia funtsezkoa da hiriaren eta bertako herritarren bizitza-kalitatea bermatzeko. Hori dela eta, garrantzitsua da adimen turistikoak turismoaren kudeaketa eraginkorrerako ez ezik, hirirako bertako ere eskaintzen dituen aukerak aztertzea.

Mahai-ingurua Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak aurkeztuko du eta Ernesto Gascok, Donostiako Turismoko alkateorde eta zinegotziak, egingo ditu moderatzaile-lanak. Eztabaidan hauek hartuko dute parte: Ignacio Alcalde Fundación Metrópoli Fundazioko presidenteordea, Iris Córdoba Global Sports Innovation Center-eko zuzendari nagusia, Santi Camps Travel Intelligence-ko Plataforma Digitaleko Mabrian enpresaren sortzailea eta CEOa, eta José Luis Wagner Salazar, Turismoko Valentziako Agentziaren Lehiakortasun Turistiko arloko burua.

Donostia Turismoa & Convention Bureauk turismo jasangarriaren eta arduratsuaren inguruko materiala banatuko du TMEren Kontseilu Exekutiboan

Donostia Turismoa & Convention Bureauk turista arduratsuaren gida sortu du: “My guide to be a donostiarra”. Oharrak hartzeko liburuxka da eta bisitariari modu arduratsuan eta jasangarrian jokatzen lagunduko dioten mezuak daude lehen orrialdeetan:

1. Euskaraz agurtuko dut: Kaixo & Agur!

2. Hiriaren eta bertako jendearen benetako gauzak ezagutuko ditut

3. Ingurumenarekiko arduratsua izango naiz

4. Garraio publikoan, oinez edo bizikletan ibiliko naiz

5. Komertzio txikietan edo tradizionaletan erosiko dut, bertakoek bezala

6. Bizilagunen loa errespetatuko dut

Liburuxka TMEko Kontseilu Exekutiboko ordezkari guztiei banatuko zaie hiriko gidarekin eta planoarekin, “feel like a donostiarra” liburuxkarekin, hiriko ETE-ek eskaintzen dituzten jarduera eta esperientziekin, eta euskarazko hiztegi txiki batekin batera.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE