Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 UZT 07

EKIALDEKO BARRUTIKO EMAKUMEEI LANERATZEN LAGUNTZEKO PROGRAMA PILOTUA

Altza, Herrera, Mirakruz-Bidebieta eta Intxaurrondo auzoetan gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden emakumeei zuzenduta dago zerbitzu hau.

"Aurrera enplegurantz!" lelopean, Garapen Ekonomikoko eta Enpleguko Zinegotzitzak, Donostiako Sustapenaren bidez eta EDE Fundazioaren EMAKTIVA programarekin lankidetzan, proiektu pilotu bat jarri du abian, lana aurkitzeko zailtasunak dituzten emakumeei orientazioa emateko lan-munduan sartzen laguntzeko.

Marisol Garmendia zinegotziak adierazi duenez, “proiektu hau Donostiako Udalaren DSS22 Ekonomia Bultzatzeko Planaren barruan kokatzen da. Plan horren lehentasuna emakumeei laguntzea da, bereziki ahulenei, gizarte-kohesioa lortzeko.Eta, oraingo honetan, programa pilotu hau Ekialdeko Barrutiko emakumeei zuzendu diegu, barruti horretan biltzen baita hiri osoan langabezian dagoen emakume-kopururik handiena.â€

Donostiako langabeziari buruzko ekaineko datuak zehaztu gabe dauden arren, Sustapenak hilero egiten duen txostenaren arabera, maiatzean, 7.430 langabe zeuden hirian.Horietatik, 4.221 emakumeak dira eta 3.209 gizonak.Hala, langabezia-tasa % 8,4koa da. Jaitsiera txiki bat izan da gizonen kasuan, eta jaitsiera hautemanezina emakume langabeen kasuan.Beraz, oraindik ere langabezia handiagoa da emakumeen artean gizonen artean baino.Generoen arteko aldea % 1,9 da, Gipuzkoakoa (% 2,8) eta Euskadikoa (% 3,2) baino txikiagoa.Kontuan hartu beharreko datu bat: 30 urtetik beherako pertsonen artean, langabezia maskulinoa da, baina egoera aldatu egiten da adin horretatik aurrera: adin-tarteren batean, alde handiak daude (15 puntu portzentualeraino iristen direnak), 45 urtetik gorakoetan, esaterako.Bestalde, Ekialdeko Barrutiko auzoak dira langabeziarik handiena dutenak (guztiaren % 32). Genero-arrakala ere handiena da han.

ReaktivaT Ekialdeko Barrutia izeneko proiektu pilotu horretan parte hartu nahi duten emakumeak erakartzeko eta inskribatzeko prozesua ireki da orain. Interesa duten emakumeek www.fomentosansebastian.eus webgunearen bidez eman dezakete izena, edo, bestela, udal-sozietateak arreta emateko dituen ohiko kanalen bidez. Aurkeztutako guztien artean, 24 emakume aukeratuko dira. Irailean, orientazio eta prestakuntza prozesuari ekingo diote, bi taldetan, taldeko eta banakako jarduerak eginez.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE