Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2020 EKA 26

DONOSTIAKO UDALAK LGTBI HARROTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNAREKIN BAT EGIN DU

Producto Producto Producto

Aurten ere, Donostiako Udalak babesa eta atxikimendua eman dio 28J LGTBI harrotasunaren Nazioarteko Egunari.

Hori dela eta, Adierazpen Instituzional bat onartu da, udal-talde guztien adostasunarekin. Adierazpen horretan, Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio LGTBI Lege Integrala egin dezala eta LGTBI Euskal Kontseilua sor dezala; LGTBI pertsonen tratu-berdintasunerako eskola-bizikidetzaren alde egiteko konpromisoa hartzen du; jazarpen eta eraso LGTBIfobikoei erantzuteko eta arreta emateko protokoloak bultzatzen ditu; herritarekin harremanetan dauden administrazio publikoko langileentzako prestakuntza-programak ezartzen ditu; erakundeei sexu-orientazioagatiko diskriminazioaren aurkako neurriak aplikatzeko eskatzen die; Foru Liburutegian homosexualitatearekin, bisexualitatearekin, transexualitatearekin eta diskriminaziorik ezarekin lotutako funts bibliografikoak jartzeko eskatzen die; eta Erregistro Zibilari eskatzen dio ezabatu dezala ezkonduta egotea eskatzen zaien emakumeen bikoteekiko diskriminazio-baldintza, haiek inskribatzerakoan

Adierazpen Instituzionala Udaleko terrazan irakurri dute Eneko Goia alkateak eta udal talde guztietako bozeramaileek: EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP eta Elkarrekin Donostia.

Aurten, Kongresuan berdintasunezko ezkontza onartu zeneko hamabosgarren urteurrena ospatzen da, eta onartzen da konkista hori LGTBI kolektiboen lanaren emaitza izan zela, gaur egun eskubideak aldarrikatzen jarraitzen baitute.

Gainera, LGTBI kolektiboaren ikurra den ostadarra duen alfonbra erraldoi bat jarri dute udaletxeko terrazan eta eskaileretan, eta asteburu osoan egongo da bertan.

Horrez gain, EHUko Carlos Santamaria Liburutegira sartzeko bidea birmargotu dute. Era berean, eta lehen aldiz Donostian, hiri-altzarien bi banku margotu dira Altza auzoko Harrobieta Plazan, ostadarraren koloreekin.

Ohi bezala, Kursaala LGTBI banderarekin argituko da asteburu osoan, eta udaletxeko fatxadak ere kolore horiek izango ditu ekainaren 28an, igandean. Dbuseko autobusek LGTBI harrotasunaren Nazioarteko Egunari buruzko kartelak izango dituzte.

Udalak donostiarrak animatu nahi ditu euren etxeetako balkoietan ostadarraren bandera jartzera.

Igandean, 12:30ean, bulebarretik abiatuko da Koordinadora Transmarikafeministak deitutako manifestazioa, "Normaltasunera itzultzea. LGTBIfobikoak? Es, Eskerrik asko! "

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE