Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 EKA 30

‘DONOSIA BERDEA’ HIRIKO PARKE ETA LORATEGIEI BURUZKO INFORMAZIO-PUNTUAK OSTIRALEAN IREKIKO DITU ATEAK

Parkeko sarreraren ondoan dago espazio hori, Kristinaeneko zaintzailearen etxea zen eraikinean, eta hiriko eta hiri-inguruko berdeguneetako jarduerei eta ezaugarriei buruzko informazioa emango du.

Bigarren urtez jarraian, Donostia berdea informazio-puntua irekita egongo da udan, hara inguratzen direnei hiriko parkeei eta berdeguneei buruzko informazio garrantzitsu eta erabilgarria emateko. Kristinaenea finkako garai bateko zaintzailearen etxean dago informazio-puntua, eta, haren bidez, ideiak eman nahi dira aire zabalean planak egiteko, familiarekin eguna pasatzeko, lagunekin buelta bat emateko edo Donostiako txoko berde eta ezezagunenak ezagutzeko.

Puntua ostegunetik igandera egongo da irekita, uztailaren 1etik irailaren 11ra.

Ekologiako zinegotzi Marisol Garmendiak adierazi duenez, “Donostiak badu ezagutu beharreko altxor berde bat. Donostiar askok ez dute ezagutzen hiriko parke eta natura-guneen multzoa, eta haiei eta bisitatzen gaituztenei parke eta berdegune horiek ezagutzera etortzeko iradoki nahi diegu, baita oharkabean pasatzen diren eta turismo-gidetan ateratzen ez diren parke eta berdeguneak ezagutzera etortzeko ere”.

Informazio-puntuan ez dira jardungo soilik Aieteko, Miramarreko eta Kristinaeneko parkeez, baizik eta baita Altzako Basoerdi, Larres eta Arriaga parkeez ere. Besteak beste, informazio hau emango da: horietako bakoitzean zer aurki dezakegun, nola goza dezakegun haietaz gizalegez, bai eta horietan zer kultura-jarduera programatzen diren ere, bakoitzak nortasun propioa baitu.

Iaz, 1018 pertsona hurbildu ziren Donostia berdea informazio-puntura; horietatik % 59,1 emakumeak, eta % 40,9 gizonak. Egunean 40 pertsona inguru hurbildu ziren informazioa eskatzera, eta jende gehien uztailaren 11n etorri zen. Gehienak donostiarrak ziren (% 69,8), eta, ondoren, Gipuzkoakoak (% 12,7) eta Espainiako beste toki batzuetakoak (% 10,1).

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE