Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2020 UZT 01

HONDARTZEK KABINA-ZERBITZUA DUTE GAURTIK AURRERA

Gaur, uztailak 1, hasi da ofizialki hondartza denboraldia Donostian, irailaren 15era arte.

Marisol Garmendia Hiri Proiektuetako zinegotziak adierazi duenez, "azken asteetan hondartzak hainbat zerbitzurekin ari dira lanean, hala nola, sorospenarekin, dutxekin, app-ekin eta edukierei buruzko webguneko informazioarekin, bai eta garbiketa indartzearekin ere, baina denboraldiaren hasiera ofizialarekin, Donostiako hondartzetako zerbitzuen eskaintza osatu da, ezohiko uda honetan, koronavirusak eragindako krisiaren ondorioz".

Horrela, gaurtik hasita, hiriko hiru hondartzetako kabinak jarri dira martxan. Ohiko ordutegian, 09: 00etatik 20: 30era, leihatila-zerbitzuak eskaintzen dituzte, arropa eta objektu pertsonal txikiak gordetzeko, komunak eta arropa aldatzeko. Kabinetako dutxak ez dira martxan egongo, pandemiak eragindako prebentzio sanitarioko neurri gisa. Kontxako hegalean dauden tabernak ere irekiko dituzte gaurtik aurrera.

"Denboraldi atipikoa da", adierazi du zinegotziak. "Hondartzak dira hiriaren erakargarritasun nagusia, baina ahalik eta gehien zaindu behar ditugu balizko berragerraldietatik babestuko gaituzten neurriak. Ezinbestekoa da megafoniaz edo Kontxako sarbideetan jarritako banderatxoen kolorez edo Udaltzaingoak eta hondartzainak emandako argibideei kasu egitea. Osasun-segurtasuneko neurriak dira, eta hondartzen erabiltzaile bakoitzaren erantzukizuna da egon daitezkeen arriskuak saihestea. "

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE